Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
2010
Zezeilaren(Otsaila)1an, Bilboko Begoñako Baselizan Aste Koraleko emonaldia.
Aurtengo Udaberriko kontzertuak: Apirilaren 17an (UGAO), Maiatzaren 15ean (ORDUÑA), Maiatzaren 16an (ISPASTER) eta
Maiatzaren 29an (BERMEO). Ispasteren eguerdian egingo da kontzertua. Beste hiru tokietan aldiz, iluntzean.
Itziarren, uri horren barri eta elizaren arkitektura eta historiari
buruzko barri emon eusku Aingeruk. Parrokoa(Aita Manzisidor)
etorri zan eta Itziarko Ama Birginari buruzko argitasun asko
emon euskuzan. Aita Manzisidorek Ama Birginaren kamarina
zabaldu eta birginaren irudi ederra hurretik ikusteko aukerea
emon euskun.
Zemendiaren(Azaroa) 7an, Gounod-en "Missa Brevis" abestu genduan Jose Ramon Rodriguez organo-jolearen laguntzagaz,
Bermeoko Andra Mari elizan.
Zemendiaren(Azaroa) 20an Bermeoko Zaharren Egoitzan izango gara, eguerdiko 12etan eta, arratsaldeko 8etan, Mundakako
Abesbatzagaz batera, emanaldia Bermeoko Kafe Antzokian. Ondoren, Zezili deunaren eguna ospatuko dogu afari bategaz.
Zemendiaren(Azaroa) 22an, Zezili deuna eguna dela eta, ohitura dan legez, Aurrekoetxea kaletik hasi eta kalerik kale ibiliko gara
abestuten iluntzean.
Urrian, urteroko ibilaldia. Aurton Gipuzkoa aldera. Bermeotik irten ginen goizean eta Itziarera abiatu ginen.
Eskerrik asko biori.
Elizan bertan "Agur Itziarko" eta "Ave María" kanta genduzan.
Handik Oriora abiatu ginan eta lehenengoz alde zaharra bisitatu gendun, elizpea eta kale nagusia, hain zuzen ere. Gero
kalerik-kale abestuten ibili ginan Orion; kontuan hartuta "Txuleta eguna" zala, giro ederra sortu zan.
Bazkalordua heldu zan eta "Xixareo" jatetxeko terrazara
joan ginen hango besigu eta txuleta ederrak jatera.
Bazkalordean, abesti bat beste baten atzean... kalean giro
ederra eta oriotarrak bertara hurreratuta gugaz kantaten.
Jatetxetik irten eta Oriotik beste bueltatxu bat (tabernetan
gazteak be geugaz kantaten) eta iluntzean busa hartu eta
Bermeora pozarren.
Hango egungo zuzendaria Luis Cueto izan zan (ederto
diapasoiagaz) eta gitarrista ospetsua dena Ana Tere
Bengoetxea, languntza garrantzitsua eman eutson.
Eskerrak ere Albertori. Argazkiak, beti bezela, bikain.
Abendua heldu jaku. Ohizko kontzertua,Bermeoko Casinoko areto nagusian,23an egin genduan. Aretoa beteta egon zan. Hiru
egun beranduago,26an,Almikeko baselizan egon ginan abesten Meza Nagusiaren ostean eta horrela amaitu genduan urte hau.