Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
2015
Urteko kontzertuak,XLII. Bizkaiko Abesbatzen Asteagaz hasi dogu, Zezeilaren (Otsaila) 11an Begoñako Basilikan.
Martia (Martxoa) oso lanpetuta euki dogu:
Hilaren 20an Valentín de Zubiaurre musikagileren omenez, beraren “O Salutaris hostia” eta “O cuam suavis” moteteak
gehi “Stabat Mater” eta “Requiem” abestu genduzan.
Horretarako “Orquesta de Cámara de Bizkaia”ren laguntza
euki dogu, Jose Ramón Rementerian zuzendaritzapean,
Bilbao Ars Sacrumen (BAS) zikloaren barruan.
Kontzertu hau Bilboko Gizakunde elizan izan zan.
Lan handia hartu genduan, obra oso zailak baitira,
baina eliza beteta eukiteak eta jendeak zelan zoriondu
ginduzan merezi izan eban ahalegina.
Hurrengo egunean, 21ean, Bermeoko herriak,
Nestor Basterretxea artista omendu eban eta
gu ere parte izan ginan omenaldi horretan.
Martia amaitzeko, 28an, Eupeme Deuna elizan
EITB1erako mezaren grabaketan izan ginan.
Lehenengo Udaberriko kontzertua Jorrailaren 18an egin dogu
Zornotza Aretoan, Abes Kimu abesbatzagaz eta Coral Zorrozagaz.
Bigarren udabarriko kontzertua ekainaren 6an, Bermeoko Andra Mari elizan izan zan eta hilabete honetako 20an
Orozkon izan ginan.
Ohizkoak diran kontzertuetatik aldenduz, EITB-ko “Asko maite zaitut” programan, bikote maitagarria eta maitatua
danari, beste herriko kultur taldeekaz batera, sorpresa bat emon geuntson. Lotura honetan, 37. minutuan gutxi
gorabehera ikusgai dago:
http: // www.eitb.tv/eu/bideoa/asko-maite-zaitut/5511/114592/azpeiti-bermeo
Uztailaren 11an Bermeoko
Alkartasuna dantza taldeak
urtero antolatutako
emonaldian egon ginan.
Opor ostean, urtero Mungian Koral zikloan egiten dan emonaldirako lanean jarraitu genduan.
Gure abesbatzak 7an hartu eban parte erantzun oso onagaz.
Azaroko hilebetea konpromezuz beterik agertui zan: aurrekoan Mungiakoataz gain, Sancti Spirituz Bermeoko
zaharren egoitzako egoileekaz dogun urteroko aktuazioan egon ginan; 20ra aurreratu gendun Zezili Deuna dan
gure zaindariari egindako meza eta 22an kalez-kale abeslari ibili ginan bere omenez.
Urtea amaitzeko, abenduaren 23an Bermeoko kasinoan izan gendun gure gabonetako kontzertua.