Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
2018
Bilboko Begoñako basilikan urtero ospatzen
dan Bizkaiko Aste Koralaren denboraldia
zabaldu gendun.
Urteak Udabarriko kontzertuekaz jarraitzen dau.
Aurton , XXXIX edizioan, Bilbo, Mundaka eta
Bermeon abestu gendun, martxoan, apirilan eta maiatzan.
Batera landuz, XXXII Bakiokio Aste Musikaleko sakro
zorrotz emonaldirako entsaioekaz.
Azaroaren 17an “ Sancti Spiritus “ Bermeoko egoitzan
egoileei abestu geuntsen eta, hila bardineko 22 an
gure zaindaria dan Zezilia Deunari kanta geuntson
kalejira bat hasiaz Aurreko etxea kalean daukan
bere horma-hobian .(Argazkia: Loidxero)
Zaindiaren omenezko bazkaria ere ospatu gendun Almiketxun.
Urte amaiera heltzear dagoela, abenduan Gabon kontzertu bi egin genduzan:
22an Casinoko saloian eta 23an Almiken, Begoña Pereira piano-jotzailearen laguntzegaz.
Eta abenduak 24an “ Olantzero lagunak” izenpenarekin ezagutzen den ekintzetan parte
hartu gendun.