Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
         2021
COVID egoeran jarraitzen gendun. Online-eko entsaio ikastaroak prestatu bagenduzan ere, oso zaila egin jakun eta uzatailaren 31rako prestauta genduan kontzertua bertan behara gelditu behar izan zan.
Irailean aurrez-aurreko entsaioetara bueltatzea lortu genduan.
Izan genduan zuzeneko “lehorte” musikala alde batera uztea lortu genduan eta azaroaren 20an  Habanera emonaldia bizitzea eta gozatzea lortu gendun.
Hila honetako 22an , ohizkoa dogun Zezili Deunaren omenezko kalejira burutu genduan  Aurrekoetxea kalean santa honek duen horma-hobitik abiatuz.
COVID egoerak eskatzen ebazan neurriak errespetatuz, entsaio eta ekitaldiekin jarraitu genduan. Urte amaieran, Gabon kontzertu bi burutu genduzan, bata Bakioko abesbatzarekin Bermeon eta bestea, talde biok, Bakion abenduaren 30an.