Diseño Web: Komphession Audiovisual © 2010
Bermeoko Abesbatza
2023
Maiatzeren 6an gure lehen “ate irekiak” egin genduzan, jentearen
aurrean ensaio eginez kalean eta gure lokalean, herritarrek ikusi
dagien nola ensaieten dugun eta gure izaera ez dala baztertzailea.
Horrela edonork izan dau aukera gugana hurbiltzeko eta gugaz
partehartzera konbidatu. Honela kide barriak daukaguz eta ateak
zabalik daukaguz beste hainbat baletoz ere.
San Juan bezperan,
ekainak 23an, parte
eta antolatzeile izan
ginan Bermeoko
hainbat Talde
kulturalekaz
batera sekulako
ikuskizun batean.
Aurton ere XLIX Bizkaiako
Abesbatzen aste koralean parte
hartu gendun otsailaren 6an.
Aipatzeko izan zen Eliza
Gilkyson-en Requiem-a
Joni Unanue-ren euskarazko
hizkia goraipatuz.
Martxoaren 4an “ Egoitz Alai” egoileen aurrean egon ginen abesten eta apirilaren 22an Donostiko
Eresmin abesbatzarekin batera ZAPOREAK, Europara heltzen diren errefuxiatuei musutruk emoten
deutsen taldearen aldeko kontzertua egin genduan.
Hilabete bardinean, 27an, Zeanuriko abesbatzagaz batera kanta gendun.
Ekainan, Eresmin taldearengana bueltatzea
tokaten jakun eta hola egin gendun 10an,
Donostiko San Vicente elizara joan ginen.
Talde biok batera “ Txoriak Txori”
abestia kanta gendun Jaime
Tejadas- en zuzendaritzapean.
Uztailean Karmengo amaren egunean,
16an, Mañuko auzoan abestu gendun
eta uztailaren 22an
Magdalenaren jaia dalaeta
Bermeoko Eupeme Deunan.
Urtero bezala Zezili Deunaren eguna ospatu genduan kalejira eginez.
prestatzen ibili izan gara.
Juan Crisostomo de Arriaga kontzerbatorioan
entsaiatuz hainbat abesbatzegaz batera.
Lan ikaragarria egin ondoren,
emoitza neurrikoa izan zan,
Hainbat hiletan Haendel-en Mesias
Euskaldunan abenduaren 5an.
Oraindik Gabon kontzertuak geratzen ziran eta hor egon ginan. 16an Portugaleten,
17an Almiken eta 23an Lezaman.
Urteari amaiera emoteko, abenduaren 24an Olantzeroren Laguntzaileak antolatutako
Olantzero eta Mari Domingiri eginiko harreran egon ginen.