Bermeoko Abesbatza
DISKO BERRIA
Castellano
Euskera
Bermeoko Abesbatzaren 50.urteurrena dela eta, talde honen ibilbidean zehar,
lotura gehien izan duten abestien bilduma bat egitea pentsatu gendun.
Noski, disko honetan ez daude guztiak, ordea izatez bai dira daudenak.
Ikus dezagun aukeraketaren zergaitia.
“KITOLIS”, zailtasun haundiko abestia izan arren, bere sonoritateak merezi du
horren esfortsuak. Horrez gain, guk hain ongi ezagutzen dugun kostaldeko
jendearen izaera eta bizimoduari buruzko istorioa kontatzen digu.
“MAITIA NUN ZIRA”, kantatzen dugunean zirraraz betetzen gara, baina disko
honetan hurrunago heldu da sentiarazten digun emozioa, Begoña Pereirak eginiko
moldaketak eta pianoaren laguntzari esker.
Emozio berdina sentitzen dugu Aita Donostiaren “AITAK ETA AMAK”
abestiarekin, gure herriaren ohitura zaharren gogorapenak eta sentimendu
sakonak erakusten dituen obra da eta.
Hurrengo habanera bi hauekin, “EN MI VIEJO SAN JUAN” eta “ADIOS
LUCERO DE MIS NOCHES" le amorratuekin bat egin gara, kalejiratan hainbat
aldiz gurekin abestu dutenei eskeiniz.
“POLIT EDERRA” eta “DRINGILIN DRON” urteko sasoi berezi bat adierazten
digute, Gabonak. Urteko ekintza bezala, kontzertu garrantzitsuenetarikoa
bihurtuz.
Diskoaren parte "serioena" litzatekeena abesti interesgarriak entzun ditzakegu.
“VA PENSIERO” adibidez, hasieran erraza dela eman arren, pizkanaka
konturatzen gara zailtasunak dituela batez ere neurria aldetik.
“DE PROFUNDIS” abestia, ahots zurientzat idatzi den obra, nahiko konplikatua
da.
“KU-KU” abestia, aintzinako diskoa eta berria lotzeko balio izan digu. Bi bertsio
aurkezten ditugu, abesbatzaren kantatzeko eraren garai ezberdin bi erakusten
diren ahala.
Ta azkenik, “TXANTON PIPERRIK” edo gure artean deritzogun “EUSKAL
HERRIKO”. Aspaldidanik, geure himnotzat hartuz gero derrigorrezkoa zen
agertzea. Ia kontzertu guztien eta baita parrandan amaieratan hainbat aldiz
kantatu izana.
Edizio honetan 1962an grabatutako diska erremasterizatuta gainditu dugu.
SALTOKIAK BERMEON:
Luma Liburudenda
Udal Liburutegia
Ber@z
Gauzatxuek Denda
Aintzane Loradenda
Andeko Taberna
Mariñela Taberna
Arantza San Pedro Burdindegia
(CD BIKOITZAREN PREZIOA: 12,00€)